Itxi

Eneco Tour

Arnaud Demarek garaipen ikusgarria lortu du

Erredakzioa

FDJ taldeko txirrindulariak erakustaldia eman du azkenengo maldan egindako esprintean. Demarek garaipena eta lidergoa lortu ditu.

Arnaud Demarek irabazi du Eneco Tourreko bigarren etapa. Argazkia: EFE

Arnaud Demare frantziarrak irabazi du Eneco Tourreko bigarren etapa. FDJ taldeko esprinterrak erakustaldia eman du azkenengo malda txikian, eta aurkari guztiak aise gainditu ditu, erakustaldia emanda. Bigarren saikatua Philippe Gilbert (BMC) belgikarra izan da, eta hirugarrena Tyler Farrar (Garmin) estatubatuarra.

Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira, Belkin taldeko Mark Renshaw liderrak arazo mekanikoak izan baititu helmugatik kilometro gutxira. Demare da lider berria, eta Gilbert eta Farrar bigarren eta hirugarren.

2. etapa:

1. Arnaud Demare (FDJ.fr) 4h03:34
2. Philippe Gilbert (BMC)
3. Tyler Farrar (Garmin Sharp)
4. Marko Kump (Saxo Tinkoff)
5. Alessandro Petacchi (Omega Pharma Quick Step)
6. Jean Pierre Drucker (Accent.Jobs)
7. Filippo Pozzato (Lampre Merida)
8. Taylor Phinney (BMC)
9. Lars Boom (Belkin)
10. Mathieu Ladagnous (FDJ.fr)

Sailkapen nagusia:

1. Arnaud Demare (FDJ.fr)
2. Philippe Gilbert (BMC) + 4"
3. Tyler Farrar (Garmin) + 6"
4. Lars Boom (Belkin) + 7"
5. Taylor Phinney (BMC) + 8"

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)