Itxi

Eneco Tour

Chavanelek irabazi du erlojupekoa

Erredakzioa

Omega-Pharma taldeko frantziarrak Tom Dumoulin eta Jesse Sergent gainditu du, 5. etapan. Lars Boomek (Belkin) sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarraitzen du.

Sylvain Chavanel. Artxiboko argazkia: EFE

Sylvain Chavanelek (Omega-Pharma) irabazi du Eneco Tourreko erlojupekoa (Sittard-Geelen, 13,2 kilometro). Gainera, Frantziako txirrindularia bigarren jarri da sailkapen nagusian, Lars Boom (Belkin) liderraren 4 segundora.

Tom Dumoulin (Argos Shimano) eta Jesse Sergent (Radioshack) bigarren eta hirugarren izan dira 5. etapan, Sylvain Chavanelen atzetik. Bradley Wigginsek (Sky) bosgarren denborarik onena lortu du, 9 segundora.

5. etapa:

1. Sylvain Chavanel (OPQS) 16:04
2. Tom Dumoulin (Argos Shimano) + 4"
3. Jesse Sergent (Radioshack) + 4"
4. Sebastian Langeveld (Orica GreenEdge) + 6"
5. Bradley Wiggins (Sky) + 9"
6. Taylor Phinney (BMC) + 11"
7. Vladimir Gusev (Katusha) + 14"
8. Lieuwe Westra (Vacansoleil DCM) + 17"
9. Andriy Grivko (Astana) + 18"
10. Lars Boom (Belkin) + 20"

Sailkapen nagusia:

1. Lars Boom (Belkin) 
2. Sylvain Chavanel (OPQS) + 4"
3. Tom Dumoulin (Argos Shimano) + 8"
4. Taylor Phinney (BMC) + 8"
5. Sebastian Langeveld (Orica GreenEdge) + 10"
6. Philippe Gilbert (BMC) + 18"
7. Andriy Grivko (Astana) + 23"
8. Zdenek Stybar (OPQS) + 24"
9. Vladimir Gusev (Katusha) + 25"
10. Ian Stannard (Sky) a+26"

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)