Eneco Tour 2013
David Lopezek garaipena lortu du seigarren etapan
Erredakzioa
Sky taldeko euskal txirrindularia ihes eginda iritsi da helmugara, eta azken metroetan Stybar (bigarren) eta Paterski (hirugarren) gainditu ditu. Domoulin da lasterketako lider berria.
David Lopez (Sky) bizkaitarrak irabazi du Eneco Tourreko seigarren etapa, eta Tom Dumoulin (Argos Shimano) da lasterketako lider berria. Larunbat honetako etapa Riemst eta Aywaille artean egin da, eta 150 kilometro izan ditu. Ibilbideko lehen txanpa laua izan da, baina bigarren zatiak hamaika mendate izan ditu.
Azken mendatera ihes eginda iritsi dira David Lopez, Maciej Paterski (Cannondale) eta Angel Madrazo (Movistar) txirrindulariak. Ondoren, zortzi txirrindularik osatutako multzo bat batu zitzaien, eta hortxe zegoen lider berria ere. Baina inor ez zen David Lopez gainditzeko gai izan.
Stybar izan da bigarren, eta Paterski hirugarren. Larunbat honetara arte, Lars Boom zen liderra, baina Tom Domoulinek kendu dio sailkapen nagusiko lehen postua.
Seigarren etapako sailkapena:
1. David Lopez (EUS/Sky) 3:51:10.
2. Zdenek Stybar (RCH/Omega Pharma-Quick-Step) + 2"
3. Maciej Paterski (POL/Cannondale) m.t.
4. Tom Dumoulin (HOL/Argos) + 4"
5. Jan Bakelants (BEL/RadioShack) m.t.
Sailkapen nagusia:
1º Tom Dumoulin (Argos Shimano) 20:14:01
2º Zdenek Stybar + 8"
3º Andriy Grivko + 23"
4º Jan Bakelants + 29"
5º Daryl Impey + 29"
6º Liuwe Westra + 37"
7º Sylvain Chavanel + 49"
8º Wilco Kelderman + 1:07
9º Pieter Weening + 1:15
10º Maxim Iglinskiy + 1:32