Itxi

Talde berria

Fernando Alonsok Euskaltel Euskadiren lizentzia erosiko du

Erredakzioa

Ferrari taldeko gidariak Euskaltel Euskadik 2014 urterako zuen lizentzia erosiko du, Euskaltelekin behin-behineko hitzarmen batera heldu ondoren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fernando Alonso Bat Formulako gidariak Euskaltel Euskadiren Pro Tour lizentzia erosiko du, eta egoitza Asturiasen izango duen talde berri bat eratuko du. Talde laranjak ez zuen babeslerik aurkitu, eta denboraldi honen amaieran tropela agur esan beharko ziola zabaldu zuen, baina Alonsok Euskaltelek duen lizentzia erosiko du.

Talde berriak 2014 eta 2015 denboraldietan Euskaltel Euskadirekin hitzarmena duten txirrindularien akordioak errespetatuko ditu. Helburua jarraitutasuna ematea da, eta pixkanaka, tropeleko txirrindulari onenak taldera ekartzea. Epe ertainean mundu mailako taldea eratzea da, nazioarteko proiektu indartsuarekin.

Euskaltelen komunikatua:

Euskaltel eta Fernando Alonso behin-behineko akordio batera heldu dira, eta Euskaltel Euskadi taldearen egiturak goi mailako txirrindularitzan jarraituko du 2014 urtean.

Hurrengo asteetan negoziaketak aurrera egingo dute, eta Fernando Alonsok Basque Cycling Pro Team, Euskaltel Euskadi taldearen jabea den sozietatea, erosiko du.

Txirrindularitzarentzat albiste bikaina da, Fernando Alonso bezalako kirol munduko lehen mailako pertsona ospetsu batekin taldearen ertorkizuna bermatuta egongo baita.

Euskal txirrindularitzarentzat ere berri ona da, taldearen egiturak eta profesionalek jarraitu egingo dutelako.

Bi aldeen arteko negoziaketak konfiantzarekin, profesionaltasunarekin eta zuhurtasunarekin eraman dira, eta horrela, behin-behineko akordioa lortu da.

Euskaltelek Bat Formulako gidariak behin-behineko hitzarmena hartzeko izan duen gogoa eskertu, eta era berean Euskaltel Euskadi taldearengan, profesionalengan eta zaleengan erakutsi duen errespetua, ezaguera eta miresmena azpimarratu nahi du.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)