Aro berri bat
Alonsok hitzarmena duten txirrindularien akordioak errespetatuko ditu
Erredakzioa
Gidariak txirrindularitzan parte hartzeko 'ilusioarekin' dagoela adierazi du. Talde berriak 2014 eta 2015 denboraldietan Euskaltelekin hitzarmena duten txirrindularien akordioak errespetatuko ditu.
Fernando Alonsok Euskaltelekin behin-behineko hitzarmena lortu duela konfimartu du bere webgunean.
Alonsoren komunikatua:
Euskaltel Euskadik txirrindularitza utziko zuela jakin zuenean, Fernando Alonso taldearen lizentzia eskuratzeko harremanetan jarri zen, proiektuari jarraitutasuna emateko helbuarekin. Bi aldeen arteko negoziaketen ostean, Bat Formulako gidariak taldea erosteko behin-behineko hitzarmena lortu du.
Asturiaseko gidariak txirrindularitza maite duela ezaguna da. Alonsok txikitatik hartu ditu txirrindularitzak transmititzen dituen baloreak, eta horiekin lortu ditu gaur egun dituen garaipenak.
Gardentasuna eta zero tolerantzia, oinarriak.
Ilusioa, seriotasuna, eboluzioa eta gardentasuna izango dira taldearen oinarri nagusiak. Fernando Alonso txirrindularitzan parte hartzeko eta kirol honen irudia hobetzeko ilusio handiarekin dago.
Jarraitutasuna. Trantsizioa. Nazioartekotasuna.
Talde berriak 2014 eta 2015 denboraldietan Euskaltel Euskadirekin hitzarmena duten txirrindularien akordioak errespetatuko ditu. Helburua jarraitutasuna ematea da, eta pixkanaka, tropeleko txirrindulari onenak taldera ekartzea. Epe ertainean mundu mailako taldea eratu nahi dugu, nazioarteko proiektu indartsuarekin.
Eskerrak Euskalteli eta euskal zaleei.
Fernando Alonsok urte hauetan Euskaletek kirol honen alde egin duen guztia eskertu nahi du, talde laranja txirrindularitzaren sinboloa bilakatu baita nazioartean. Gainera, negoziaketetan Euskaltelek izan duen aldez aurretiko jarrera ere eskertu nahi du. Gidariak euskal zaleek urte hauetan eskaini duten babesa ere eskertu nahi du, beti taldearen ondoan egon baitira, une txarretan batez ere. Fernando Alonsok zaleek proiektu berria indarrarekin babesten jarraitzea nahiko luke.
Etorkizuna.
Gaurtik hasita, erlojuaren kontra lanean hasiko gara, apaltasunarekin eta esfortzuarekin. Helburua 2014ko denboraldira ilusioz gainezka eta borrokarako gogoekin heltzea da, eta horretarako lan egingo dugu.