Itxi

Junior mailan

Amalie Dideriksenek urrea lortu du errepide proban

Erredakzioa

Dominak esprintean erabaki dira, eta Dideriksen izan da azkarrena, Iakovenko eta Demydova txirrindularien aurretik.

Amalie Dideriksen daniarrak irabazi du munduko txirrindularitza txapelketako errepide proba, junior mailan.

Dideriksenekin batera beste lau emakumek osatu dute probako ihesaldia: Olena Demydova (UKR), Jessenia Meneses (KOL), Anastasia Iakovenko (RUS), eta Anna Knauer (GER).

Knauer eta Meneses atzean geratu dira, eta dominak esprintean erabaki dira. Dideriksen izan da azkarrena, Iakovenko eta Demydova txirrindularien aurretik.

Albisteak (3)