Itxi

Denboraldiko azken klasikoa

'Purito'k bigarrenez jarraian irabazi du Lombardiako Giroa

Erredakzioa

Garaipen honi esker, Katushako txirrindularia UCIko sailkapeneko lehen postua da. Valverde bigarren izan da, 17 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) txirrindulariak bigarren urtez jarraian irabazi du Lombardiako Giroa, denboraldiko azken klasiko handia. Rodriguez Alejandro Valverderen (Movistar) aurretik sartu da helmugan.

Irabazleak 6 ordu, 10 minutu eta 18 segundo behar izan ditu ibilbideko 242 kilometroak egiteko. Alejandro Valverde, berriz, 17 segundoko atzerapenarekin iritsi da helmugara. Hirugarren postuan Rafal Majka errumaniarra sartu da, eta Daniel Martin irlandarra laugarren izan da.

Garaipen honi esker, Katusha taldeko txirrindularia UCIko sailkapeneko lehen postuan da orain. 'Purito' bigarren izan zen iragan astean jokatutako Munduko Txapelketan, Rui Costaren atzetik.

Minutu bateko isilunea

Lasterketa hasi aurretik, txirrindulariek minutu bateko isilunea egin dute Lampedusako irlan izandako ezbeharragatik. Iragan ostegunean, ehundaka etorkin hil ziren bertan.

Sailkapena:

.1. Joaquím "Purito" Rodríguez (ESP-Katusha) 6h 10:18

.2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) a 00:17

.3. Rafal Majka (POL-Saxo-Tinkoff) a 00:23

.4. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) a 00:45

.5. Enrico Gasparotto (ITA-Astana) m.t.

.6. Daniel Moreno Fernández (ESP-Katusha) a 00:55

.7. Pieter Serry (BEL-Omega Pharma) m.t.

.8. Franco Pellizotti (ITA-Androni Giocattoli) m.t.

.9. Ivan Santaromita (ITA-BMC) m.t.

.10. Robert Gesink (HOL-Belkin) m.t.

Bideoak (1)