4. etapako garailea
Intxausti: 'Garaipena gozatzeko denbora izan dut'
Erredakzioa
Intxaustik eskura du Pekineko Itziluko salkapen nagusia irabaztea.
Pekineko Tourraren laugarren etapa Movistar taldeko Beñat Intxaustik erdietsi du Mentougouko gainan. 'Gogorra izan da, baina garaipena gozatzeko denbora izan dut', adierazi du Intxaustik etapa amaitzean Movistarreko webgunean.
Etapa bat faltan bizkaitarrak eskura du garaipena.
'Biharko eguna erraza dirudi, baina ez da horrela izango, tarteko helmugetan hainbat segundoko saria egongo da, atent egon beharko gara. Halere, zorionez, oso talde ona dago nire ondoan eta sailkapeneko lehen postua mantentzeko errezago izango da euren laguntzarekin'.