Itxi

35 urterekin

Egoi Martinezek txirrindularitza utziko du

Erredakzioa

Nafarroako txirrindulariak profesional izateari utziko dio, Euskaltel-Euskadik agur esan ondoren. "Ez da nahi nuen amaiera, baina irribarre handi batekin noa", esan du Martinezek.

Egoi Martinez. Argazkia: EFE

Egoi Martinezek txirrindularitza profesionala utziko du 2014 denboraldiko talde gabe gelditu ondoren. Nafarrak 2014ko denboraldia bukatzean erretiratzeko asmoa zuen, baina Euskaltel-Euskadi taldea desagertu ostean, erabakia aurreratu behar izan du.

"Ez da nahi nuen bukaera. Zerbait aurkitzeko gogor borrokatu dugu, baina ezinezkoa izan da. Onartu behar dugu. Etapa hau bukatzeko ordua heldu da, nire bizitzako beste etapa bat hasteko", esan du Egoi Martinezek.

"Hala ere, irribarre handi batekin noa. Batez ere, zaleei, taldekideei, eta babeslei eskertu nahi diet. Lasterketak txirrindulari handiek egiten dituzte garrantzitsuak, baina euren inguruan dutenek ere", esan du nafarrak.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)