Itxi

Tour Down Under, 5. etapa

Portek irabazi du Willunga Hillen, eta Gerrans lider jarri da

Erredakzioa

Sky taldeko australiarrak bere taldearen lehenengo garaipena lortu du, eta Orica-GreenEdge taldeko txirrindularia lider atera da igoera erabakigarritik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Richie Portek (Team Sky) Down Under Itzuliaren bosgarren etapa irabazi du, Old Willunga Hillen. Azken igoerak erabakita utzi ohi du sailkapen orokorra. Aurten, ordea, segundu bakarreko aldea dago Simon Gerrans (Orica-GreenEdge) eta Cadel Evans (BMC) txirrindularien artean, eta dena aldatu daiteke Adelaideko etapan.

Portek denboraldiaren lehenengo garaipena eman dio Sky taldeari Willungako %7,2ko pendizeko 3 kilometroetan. Hala ere, sailkapen orokorreko aldaketak izan dira bosgarren etapako emaitzarik garrantzitsuenak. McLaren Vale eta Old Willunga Hill arteko etapan (151,1 km) lau txirrindulari ibili dira ihesaldian: Jens Voigt (Trek), Mikhail Ignatyev (Katusha), Juan Jose Lobato (Movistar Team) eta Matteo Trentin (Omega Pharma-Quick Step).

BMCk lasterketa hautsi du aldapan gora, Cadel Evans liderraren alde. Richie Portek probetxua atera dio mugimendu horri, helmugan lehenengoa izateko. Simon Gerrans sailkapenean aldentzeko asmoz, BMCk aldea egin du taldetxoan. Evans, ordea, Porteren bila atera da, eta ondo aprobetxatu du Gerransek Diego Ullisiren (Lampre-Merida) erasoa. Azkenean, Oricakoak 4 segundu atera dio Evansi, eta denbora-sariei esker, lider jarri da.

Gerrans eta Evans txirrindularien artean segundu bakar bat dagoela helduko da lasterketa Adelaidara. Azken etapako lasaitasuna interesgarri jar daiteke, txirrindulariak Down Under Itzulia irabazteko sarien bila aritzen badira.

5. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Richie PORTE (Sky) 3:42:20
2. Diego ULISSI (Lampre-Merida) 10''-ra
3. Simon GERRANS (Orica GreenEdge) d.b.
4. Robert GESINK (Belkin) 14''-ra
5. Daryl IMPEY (Orica GreenEdge) d.b.
6. Cadel EVANS (BMC) d.b.
7. Nathan HAAS (Garmin-Sharp) 17''-ra
8. Egor SILIN (Katusha) d.b.
9. Adam HANSEN (Lotto-Belisol) d.b.
10. Geraint THOMAS (Sky) 21''-ra

SAILKAPEN OROKORRA

1. Simon GERRANS (Orica GreenEdge) 18:02:19
2. Cadel EVANS (BMC) 1''-ra
3. Diego ULISSI (Lampre-Merida) 5''-ra
4. Richie PORTE (Sky) 10''-ra
5. Nathan HAAS (Garmin-Sharp) 27''-ra
6. Robert GESINK (Belkin) 30''-ra
7. Daryl IMPEY (Orica GreenEdge) 34''-ra
8. Adam HANSEN (Lotto-Belisol) 37''-ra
9. Geraint THOMAS (Sky) d.b.
10. Egor SILIN (Katusha) d.b.

Albisteak (3)

Bideoak (1)