Azken etapa
Nairo Quintanak irabazi du San Luiseko Tourra
Erredakzioa
Sacha Modolok irabazi du azkenengo etapa, Peter Saganen aurretik, eta Movistar taldeko kolonbiarrak eskuratu du itzulia.
Nairo Quintana kolonbiarrak (Movistar) 2014ko San Luiseko Tourra irabazi du. Argentinako probako azkenengo etapa Sacha Modolo esprinterrak irabazi du, Peter Saganen aurretik.
Movistar taldeko izarrak bere ibilbideko seigarren titulua lortu du, Etorkizuneko Tourra (2010), Murtziako Itzulia (2012), Ruta del Sur (2012), Euskal Herriko Itzulia (2013) eta Burgoseko Itzulia (2013) irabazi ondoren.
Kolonbiako eskalatzaileak Garmin taldeko Phillip Gaimon estatubatuarra gainditu du sailkapen nagusian (35 segundo), eta Sergio Godoy argentinarra hirugarren izan da, 57 segundora,
Zazpigarren etapako sailkapena:
.1. Sacha Modolo (Lampre-Merida, Italia) 3:13:28
.2. Peter Sagan (Cannondale, Eslovakia) d.b.
.3. Ariel Richeze (Lampre-Merida, Argentina) d.b.
.4. Mauro Richeze (Argentinako selekzioa) d.b.
.5. Jens Keukeleire (Orica GreenEDGE, Belgika) d.b.
- Sailkapen nagusia:
.1. Nairo Quintana (Movistar, Kolonbia) 24:48:48
.2. Phillip Gaimon (Garmin-Sharp, AEB) + 0:43
.3. Sergio Godoy (San Luis Somos Todos, Argentina) + 2:02
.4. Julian Arredondo (Trek Factory, Kolonbia) + 2:54
.5. Josue Moyano (San Luis Somos Todos, Argentina) + 3:04