Otsailak 9-12
Euskadi taldeak txirrindulari guztiekin hartuko du parte Mallorcan
Erredakzioa
Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Carlos Barbero, Victor Etxebarria, Mikel Iturria, Jon Larrinaga, Pablo Lechuga, Miguel Mínguez, Haritz Orbe, Beñat Txoperena eta Illart Zuazubiskar arituko dira bertan.
Euskadi txirrindularitza alde kontinentalak hamaika gizon eramango ditu Mallorcara Iberostar Challenge lasterketan parte hartzeko, Miguel Madariaga presidenteak jakitera eman duenez.
Lehiaketa otsailaren 9an hasi eta 12an amaituko da, eta honako txirrindulari hauek izango dira bertan Euskadi taldeko maillotarekin: Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Carlos Barbero, Victor Etxebarria, Mikel Iturria, Jon Larrinaga, Pablo Lechuga, Miguel Mínguez, Haritz Orbe, Beñat Txoperena eta Illart Zuazubiskar arituko dira bertan. Zuzendaria Gorka Gerrikagoitia izango da.