Mallorcako Challengea
Bigarren etapa ere, Modolok irabazi
Erredakzioa
Italiarra Ben Swift (Sky) britainiarraren eta Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) belgikarraren aurretik sartu da, 4:07:53-ko denbora eginda.
Sacha Modolo txirrindulari italiarrak bigarren garaipena jarraian lortu du Mallorcako Challengean, 183 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Lampre-Merida taldeko txirrindularia igandeko etapan ere nagusitu zen. Italiarra Ben Swift (Sky) britainiarraren eta Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) belgikarraren aurretik sartu da, 4:07:53-ko denbora eginda.
Mallorcako Challengeko parte-hartzaileek 152,9 kilometroko etapa egingo dute asteartean. Bost mendate igo beharko dituzte: hirugarren mailako bi, bigarren mailako beste bi eta Coll del Puig Mayor, lehen mailakoa, helmugatik 18,7 kilometrora.
Ses Salines-Campos-Santanyí sariko sailkapena:
1. Sacha Modolo (ITA/Lampre-Merida) - 4:07:53
2. Ben Swift (GBR/Sky) - d.b.
3. Gianni Meersman (BEL Omega Pharma-Quick Step) - d.b.
4. Matteo Trentin (ITA/Omega Pharma-Quick Step) - d.b.
5. Vicente Reunés (ESP/IAM Cycling) - d.b.
6. Michael Matthews (AUS/Orica-GreenEdge) - d.b.
7. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma-Quick Step) - d.b.
8. Francisco José Ventoso (ESP/MOVISTAR) - d.b.
9. Tony Hurel (FRA/Europcar) - d.b.
10. Kristian Sbaragli (ITA/MTN-Qhubeka) - d.b.