Qatarko Itzulia, 2. etapa
Tom Boonen mitikoa, irabazle Khor Cornichen
Erredakzioa
Tepstra liderrak zazpigarren egin zuen helmugan, eta lidergoari eutsi dio.
Tom Boonen (Omega Pharma) belgikarrak erdietsi zuen Qatarko Itzuliko bigarren etapa, Camel Race Track eta Al Khor Corniche herrien artekoa.
Haizea izan zen protagonista atzokoan, eta Pharma-Quickstep taldeak aukera baliatu zuen erritmo bizia jarri eta tropela zatitzeko. Hori dela eta, Andre Greipel (ALE/Lotto-Belisol), Philippe Gilbert (BEL/BMC) eta Fabian Cancellara (SUI/Trek), besteak beste, atzean moztuta geratu ziren, eta ez zuten garaipena borrokatzeko aukerarik izan.
Niki Terpstra (HOL/Omega Pharma) liderrak zazpigarren egin zuen helmugan, eta lidergoari eutsi dio.
2. etapako sailkapena
.1. Tom Boonen (BEL/Omega Pharma) 03:30:07
.2. Michael Morkov (DIN/Tinkoff-Saxo) d.b.
.3. Jurgen Roelandts (BEL/Lotto Belisol) d.b.
.4. Andrew Fenn (GBR/Omega Pharma) d.b.
.5. Matti Breschel (DIN/Tinkoff-Saxo) d.b.
.6. Ian Stannard (GBR/Team Sky) d.b.
.7. Niki Terpstra (HOL/Omega Pharma) d.b.
.8. Marcel Sieberg (ALE/Lotto Belisol) d.b.
.9. Lars Boom (HOL/Belkin-Pro Cycling) 05era
10. Karsten Kroon (Ned) Tinkoff-Saxo d.b.
Sailkapen nagusia
.1. Niki Terpstra (HOL/Omega Pharma) 06:43:30
.2. Jurgen Roelandts (BEL/Lotto Belisol) 05era
.3. Tom Boonen (BEL/Omega Pharma) 14ra
.4. Michael Morkov (DIN/Tinkoff-Saxo) 20ra
.5. Marcel Sieberg (ALE/Lotto Belisol) 26ra
.6. Andrew Fenn (GBR/Omega Pharma) 26ra
.7. Ian Stannard (GBR/Team Sky) 26ra
.8. Matti Breschel (DIN/Tinkoff-Saxo) 26ra
.9. Lars Boom (HOL/Belkin-Pro Cycling) 31ra
10. Karsten Kroon (HOL/Tinkoff-Saxo) 31ra