Algarveko Itzulia
Modolo, aurreneko liderra
Erredakzioa
Sasoi onean dagoela erakutsi du Lampre-Meridako txirrindulariak, eta helmugan Rui Costa eta Alessandro Petacchi gainditu ditu.
Sacha Modolo txirrindulari italiarra da Algarveko Itzuliaren aurreneko liderra lehen etapa irabazita (160 kilometro, Faro eta Albufeira artean).
Sasoi onean dagoela erakutsi du Lampre-Meridako txirrindulariak, eta helmugan Rui Costa eta Alessandro Petacchi gainditu ditu.
Ostegun honetan bigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 160 kilometro izango ditu Fagoa eta Monchique artean.
1. etapa:
1. Sacha Modolo (ITA/Lampre-Merida) 3:51.46.
2. Rui Costa (POR/Lampre-Mérida) d.b.
3. Alessandro Petacchi (ITA/Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Bryan Coquard (FRA/Europcar) d.b.
5. Danilo Napolitano (ITA/Wanty-Groupe Gobert) d.b.
General:
1. Sacha Modolo (ITA/Lampre-Mérida) 3:51.46.
2. Cesar Fonte (POR/Radio Popular) 1.
3. Rui Costa (POR/Lampre-Mérida) 4.
4. Alessandro Petacchi (ITA/Omega Pharma-Quick Step) 6.
5. Luís Afonso (POR/LA-Antarte) m.t.