Itxi

Algarveko Itzulia

Kwiatkowskik irabazi du Algarveko bigarren etapa

Erredakzioa

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindularia Algarveko Itzuliaren lider berria da, eta lidergoa defendatuko du ostiraleko erlojupekoan.

Kwiatkowski, nagusi Algarven. Argazkia: EFE.

Michal Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Algarveko Itzuliaren bigarren etapa, Lagoa eta Monchiqueren artean (196 kilometro). Poloniako txirrindularia sailkapen orokorreko líder berria da, eta itzulia erabakita utz dezake ostiraleko erlojupekoan (13,3 kilometro).

Aldapa batek amaiera jarri dio etapari. Kwiatkowskik, 6 kilometro falta zirenean, Rui Costa (Lampre Merida) eta Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) utzi ditu atzean. Lehenago, Pello Bilbao (Caja Rural-RGA) saiatu egin zen, baina Movistarrek gidatutako tropelak harrapatu du.

Bi talde ezberdinek osatu dituzte eguneko ihesaldiak: lehenago, Arnaud Demare (FDJ.fr), Alexandre Pichot (Europcar) eta Florian Senechal (Cofidis), eta gero, Luis Afonso (LA Alumínios-Antarte), Cesar Fonte (Rádio Popular), Valter Pereira (Banco BIC-Carmim), Cedric Pineau (FDJ.fr) eta Silva (Efapel-Glassdrive).

2. ETAPAKO SAILKAPENA

;

Albisteak (1)