Itxi

Andaluziako Itzulia, 3. etapa

Ciolekek irabazi du Sevillako esprint estua

Erredakzioa

Roy Jansek garaipena ospatu du Andaluziako Itzulian, baina etapa Cioleki eman diote epaileek, 'photo finish'-a begiratuta.

Hirugarren etapako esprint estua. Argazkia: EFE.

Gerard Ciolekek (MTN-Qhubeka) irabazi du Andaluziako Itzuliaren hirugarren etapa, polemikarekin. Oso estua izan da Sevillako esprinta, 183 kilometroren ostean, San Lucar la Mayorretik, eta "photo finish"-ak erabaki du. Izan ere, Roy Jansek (Wanty-Groupe Gobert) ospatu du garaipena hasierako momentuan.

Haritz Orbe (Euskadi) eguneko ihesaldian egon da, hiru txirrindulariekin batera: Fabio Silvestre (Trek Factory Racing), Edward Theuns (Topsport Vlaanderen – Baloise) eta Martijn Tusveld (Rabobank Development Team). Movistarrek gidatutako tropelak kontrola mantendu du, momento oro.

3 kilometro falta zirenean, erorikoa egon da tropelean, eta aurreko taldean, kontrolik gabe bilatu dute lekua esprinterrek. Etapa helmuga igaro baino askoz beranduago bukatu da, epaileek irabazlea nor den erabaki dutenean. Ciolekek irabazi du, eta ez Roy Jansek, besoa altxatuta ospatu arren.

Sailkapen orokorrean ez da aldaketa handirik egon, eta Alejandro Valverdek (Movistar) líder jarraitzen du. Etapa bakarra falta da Andaluziako Itzulia bukatzeko.

3. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Albisteak (3)