Itxi

Algarveko Itzulia

Contador liderrari hurbildu zaio, etapa nagusian gailenduta

Erredakzioa

Madrildarra 10 segundora jarri da, azken etaparen faltan.

Alberto Contador. Artxiboko irudia, Efe.

Alberto Contadorrek irabazi du Algarveko Itzuliko azkenaurreko etapa, Portugalen, eta Michael Kwiatkowski liderrari abantaila erdia jan dio.

Gauzak horrela, madrildarra nagusi izan da aurtengo edizioko etapa nagusian, eskalatzaileentzako aproposa zen jardunaldian. Contadorrek ederki ezagutzen du Algarveko Itzulia, bera izan baitzen garailea 2009an eta 2010ean.

Garaileak lau ordu eta bi minutu behar izan ditu Almodóvar eta Alto do Malhao arteko 164,5 kilometroko ibilbidea egiteko, Portugaleko hegoaldean.

Contador azken metroetan gailendu da; Rui Costari hiru segundoko aldea atera dio, eta Kwiatkowski liderrari, berriz, 10.

Azken etapa igandean lehiatuko dute; 155 kilometro Tavira eta Vilamoura artean, esprinterrentzat egokia.

SAILKAPENAK:

 

Albisteak (2)