5. etapa
Betancur tropelari nagusitu zaio bosgarren etapan
Erredakzioa
Gorka Izagirre (Movistar) eguneko ihesaldian egon da, baina tropelak harrapatu zuen. Geraint Thomasek (Sky) jarraitzen du lider.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carlos Alberto Betancurrek (Ag2r) irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa, Creche-sur-Saone eat Rive-de-Gier artean (152,2 kilometro). Geraint Thomasek (Sky) jarraitzen du sailkapen orokorreko lehenengo postuan.
Kolonbiako txirrindularia ihesaldi txikiko azkarrena izan zen. 7 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa, eta Nibali harrapatu zuen, jaitsieran saiatu zena. Bob Jungelsek (Trek) eta Jakob Fuglsangek (Astana) jarraitu zuten. Tropela baino 2 segundo lehenago helmugaratu ziren hirurak.
Gorka Izagirre (Movistar) eguneko ihesaldian egon zen, Sylvain Chavanel (IAM Cycling), Jan Bakelants (OPQS), Matthew Busche (Trek) eta Brice Feillu (Bretagne) txirrindulariekin batera.
ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>