Itxi

Tirreno-Adriatico, 3. etapa

Saganek errebantxa hartu dio Kwiatkowski lider berriari

Erredakzioa

Cannondale taldeko elovakiarra poloniarra baino azkarragoa izan da, Strade Bianchen ez bezala, eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Saganek (Cannondale) Tirreno-Adriatico lasterketako hirugarren etapa irabazi du, esprintean, Arezzoko aldapa igarota. Txirrindulariek 210 kilometro egin dituzte, Cascina eta Arezzo artean, Adriaticora bidean. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step), bigarrena helmugan, lider jarri da sailkapen orokorrean.

Eguneko ihesaldia hurrengo txirrindulariek osatu dute: Nicola Boem, Marco Canola (Bardiani), Jay Thomson (MTN Kubeka), Björn Thurau (Europcar) eta Cesare Benedetti (NetApp-Endura). Omega Pharma taldeak tropelaren kontrola mantendu zuen. 30 kilometro falta zirenean, Thurau saiatu egin zen, baina azken zatian harrapatu zuen tropelak.

Azken aldapan, kilometro batekoa, Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) abiadura jarri zuen tropelean, helmugara arte. Kwiatkowski taldekideak bere lana aprobetxatu zuen, eta liderraren maillota eskuratu zuen, baina Peter Sagan izan zen azakarragoa esprintean. Phillippe Gilbertek (BMC), eta Simon Clarkek (Orica-GreenEdgek), Daryl Impeyk lagunduta), ezin izan zioten eslovakiarrari irabazi.

3. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Albisteak (2)

Bideoak (1)