Itxi

Tirreno-Adriatikoa, 5. etapa

Ikusgarria Contadorren garaipena

Erredakzioa

Guardialegreko igoera gogorrean ihesaldia harrapatu eta aurrera egin du Contadorrek garaipen ikusgarria lortuz. Mikel Nievek etapa ona egin du gaurkoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alberto Contador txirrindulari espainiarrak irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketaren bosgarren etapa (192 kilometro, Amatrice eta Guardiagrece artean).  Saxo Tinkoff taldekoak bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du.

Contadorrek Simon Geschke (Giant) eta Ben King (Garmin) estatubatuarra gainditu ditu helmugan. Nairo Quintanak (Movistar) eta Michal Kwiattkowskik (Omega Pharma), bestalde, hasieran uste baino denbora gehiago galdu dute. Contador 30 kilometro izan da ihesaldian, eta, azkenean, lasterketa buruko zortzi gizonak harrapatu ditu.

Contador sailkapen nagusiko aurreneko postuan kokatu da, Quintana eta Kreuzigerren aurretik. Asteleheneko jardunaldiak 189 kilometro izango ditu, Bucchianico eta Porto Sant'Epido artean. Proba asteartean bukatuko da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)