Kargatzen...
Itxi

Tirreno-Adriatico, 6. etapa

Mark Cavendish, indartsuena esprintean

Erredakzioa

Cavendishek erdietsi du garaipena Tirreno-Adriatico lasterketaren seigarren etapan Petacchiren eta Saganen aurretik; Contadorrek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Omega Pharma-QuickStep taldeko Mark Cavendishek irabazi du Tirreno - Adriatico 6. etapa. Bucchianico eta Porto Sant'Elpidio herrien artean de 189 kilometro burutu dituzte txirrindulariek.

Etapan ihesaldi bat izan da protagonista, baina azken kilometroetan bertan behera bota du tropelak. Esprintean Cavendishek erakustaldi bikaina eman eta garaipena lortu du, bigarren Alessandro Petacchi helmugaratu da eta hirugarren Peter Sagan.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, Alberto Contador da lider.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)