Kataluniako Itzulia (2. etapa)
Mezgec, berriro ere nagusi
Erredakzioa
Esloveniarra onena izan da esprintean, eta Roberto Ferrari (Lampre) eta Daniele Ratto (Cannondale) gainditu ditu helmugan, erraz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luka Mezgecek (Giant-Shinamo) bigarren garaipena jarraian eskuratu du Kataluaniako Itzulian, esprintean berriro ere. Jardunaldiak 164,5 kilometro izan ditu Mataro eta Girona artean, eta helmugan Roberto Ferrari (Lampre) eta Daniele Ratto (Cannondale) gainditu ditu esloveniarrak, erraz. Euria izan da etapako protagonista nagusietako bat.
Lortutako garaipenari esker, lidergoari eutsi dio Mezgecek. Ihesaldia gutxigatik ez da helmugara heldu. Talde horretan Thomas Voeckler (Europcar), Maxim Belkov (Katusha) eta Tomasz Marczynski bezalako gizonak egon dira. Tropelak helmugarako bost kilometroren faltan harrapatu du Voeckler frantziarra.