Kataluniako Volta, 3. etapa
Puritok irabazi du La Molinako etapa
Erredakzioa
Lau faborito nagusiak elkarrekin heldu dira etapako azken kilometrora, baina irabazlea Joaquim Rodriguez (Katiuxa) izan da, 500 metro falta zirela jotako erasoari esker.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joaquim Rodriguezek (Katiuxa) Kataluniako Voltaren hirugarren etapa irabazi du, Banyoles eta La Molinako eski estazioaren artean (163 kilometro), eta sailkapen nagusiko buruan jarri da.
Chris Froomek (Sky) igoera gogortu du, lasterketako faboritoen taldetxoa sortzen, iazko Frantziako Tourreko lau lehenenak, hain zuzen: britainiarraz eta Puritoz gain, Nairo Quintana (Movistar) eta Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) zeuden taldetxo horretan.
Hala ere, Froome lehertu egin da eta behin betiko erasoa Joaquim Rodriguezena izan da, helmugarako 500 metro falta zirela. Kataluniako txirrindulariak 5 segundu atera dizkio Alberto Contadorri, eta 9 Nairo Quintanari, sailkapen nagusirako denbora-saririk gabeko etapa batean. Tejay Van Garderen (BMC) Froome baino lehenago heldu da.
Sei txirrindulari egon dira eguneko ihesaldian: Andrey Zeits (Astana), Jack Bobridge (Belkin), Michel Koch (Cannondale), Branislau Samoilau (CCC), Kevin Reza (Europcar) eta Rudy Molard (Cofidis). Tropelak, Igor Anton (Movistar) buruan zuela, 5 kilometrora harrapatu ditu, La Molinako igoeran.
3. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>