Kataluniako Itzulia (5. etapa)
Hirugarren garaipena Luka Mezgecentzat
Erredakzioa
Esloveniarra onena izan da berriro ere esprintean, eta Alaphilippe eta S. Dumoulin gainditu ditu. Joaquim Rodriguezek lidergoan jarraitzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luka Mezgecek bere hirugarren garaipena erdietsi du Kataluniako Itzulian bosgarren etapa esprintean nagusituta. Esloveniarra izan da azkarrena Llanars (Girona) eta Valls (Tarragona) artean jokatutako jardunaldian, eta Joaquim "Purito" Rodriguezek lidergoari eutsi dio, arazorik gabe.
Puritoren (Katusha) eta Alberto Contadorren (Tinkoff) taldeak izan dira protagonista nagusiak azken kilometroetan, baina Mezgecek ez du esprintean aurkaririk izan eta Julian Alaphilippe (Omega) eta S. Dumoulin txirrindularien aurretik irabazi du.
Liderrak lau segundoko alderari eutsi dio. Alberto Contador, bigarren, erasora jotzen saiatu da helmugarako hamar kilometroren faltan, baina ez du lortu. Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarra eta Nairo Quintana kolonbiarra hirugarren eta laugarren daude sailkapen nagusian, hurrenez hurren.