Itxi

Miguel Indurain Sari Nagusia

Alejandro Valverde eta Luis Leon Sanchez, Indurain Sarian faborito

Erredakzioa

Hiru World Tour talde baino ez dira egongo Lizarran: Katiuxa, Movistar Team eta Garmin-Sharp. Caja Rural etxeko talde bezala arituko da.

Simon Spilak, iazko irabazlea Lizarran / EFE.

Larunbatean lehiatuko da, Lizarran, Miguel Indurain Sari Nagusia, duela aste batzuk desagertzeko zorian egon ostean, diru faltagatik. Azkenean, Nafarroako lasterketa antolatu dute, Euskal Herriko Itzuliaren bezperetan. Aurten, hala ere, iaz baino parte-hartze maila baxuagoa izango du.

Hiru World Tour talde egongo dira Lizarrako irteeran: Katiuxa, Movistar Team eta Garmin-Sharp. Gainera, Caja Rural izango da Continental Profesional talde bakarra. Gainerakoak Continental mailako taldeak izango dira. Euskadiz gainera, hurrengo taldeak bilduko dira Nafarroan: Burgos, Team Ecuador, Keith Mobel, Team LBC, Louletano Dunas, Radio Popular eta Lokosphinx.

Alejandro Valverde, Ion Izagirreren laguntzarekin, Movistarren aukera nagusia izango da. Garmin-Sharpek Ryder Hesjedal eta Tom Jelte Slagter izango ditu. Katiuxak, bere aldetik, iazko irabazlea, Simon Spilak, izango du taldeburu. Luis Leon Sanchez izango da Caja Ruraleko liderra, lehenengo garaipenaren bila Europan.

Aldapaz betetako lasterketa Pyuko Andra Marian bukatuko da, igoera gogor baten ostean.

Albisteak (3)