Itxi

Pistako Txirrindularitza

Amador Granados, urrezko domina eta munduko errekorra

Mikel Dominguez

Abiadura olinpikoan lortu du lehenengo postua euskal txirrindulariak, Alfonso Cabello eta Eduardo Santarekin batera, Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Paralinpikoan.

Amador Granados, eskuinean, taldearekin / Zuzenak.

Amador Granados gipuzkoarrak urrezko domina lortu du abiadura olinpikoan, eta munduko errekorra hautsi du, Espainako taldeko beste kide Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera. Lorpena Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Paralinpikoen azken jardunaldian heldu da, Aguascalientesen (Mexiko), egokituen M/W C1-5 kategorian.

Granadosen taldeak 49:2 segundotan eman ditu hiru itzuliak (750 metro). 46 urtetako euskal txirrindulariak bere ibilbideko arrakastarik handienetako bat lortu du, Pekin eta Londreseko etsipen paralinpikoen ostean. Munduko txapelketetan, hiru brontze eskuratu ditu kilometroko proban, eta zilar bat eta bi brontze irabazi ditu abiadura olinpikoan.

Felix Garcia Casas Espainiako hautatzaileak Twitterren adierazi bezala, "ezin hobe" ibili dira, eta "hitzik gabe" geratu zen", Santasen "oldar handia", Granadosen "lana" eta Cabelloren "gehieneko abiadura" ikusita.