Romandiako Itzulia
Simon Spilak Froomeri gailendu zaio helmugan, eta lider jarri da
Mikel Dominguez
Bi txirrindulariak ihes eginda heldu dira helmugara, minutu bateko aldearekin. Katiuxa taldekoa azkarragoa izan, eta lider jarri da sailkapen orokorrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Simon Spilakek (Katiuxa) Romandiako Itzuliaren hirugarren etapa irabazi du, Chris Fromeri (Sky) gailenduta helmugan, eta lider jarri da sailkapen orokorrean. Txirrindulariek lehenengo mailako lau igoera bete behar izan dituzte lasterketako etapa nagusian, Le Bouveret eta Aigle artean (180,2 kilometro). Etapa euriak eta hotzak markatuta egon da.
Vincenzo Nibalik (Astana) egin du lehenengo erasoa, helmugatik 15 kilometrora. Froome, baina, ondo erantzun dio, eta atzean utzi du italiarra. Simon Spilak britainiarrarekin batera joan da. Atzetik, Nibali, Mathias Frank (IAM Cycling) eta Beñat Intxausti (Movistar), aurreko biak harrapatzen saiatu dira, baina beti mantendu dute minutu bateko aldea.
Froome eta Spilak bakarrik igaro dute Villarseko gaina, eguneko azkena, eta iazko borroka berpiztu dute Romandian. Helmugan, azkarragoa izan da Esloveniakoa, baina Froome ustekabean irabaztetik gertu egon da. Denbora-sariei esker, lider jarri da Spilak, eta badirudi dena erlojupekoan erabakiko dela, Rui Costa (Lampre-Merida) minutu batera dutelako sailkapenean.
3. ETAPAKO SAILKAPENAK
</p>