Romandiako Itzulia
Chris Froome, garaile Romandiako Itzulian
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindularia nagusitu da erlojupekoan, Tony Martini segundo batengatik irabazita, eta Romandiako Itzuiaren sailkapen orokorra eskuratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chris Froome (Sky) azken erlojupekoan eta Romandiako Itzuliaren sailkapen orokorrean gailendu da, Simon Spilaken (Katiuxa) aurretik. Britainiarrak Tony Martinek baino segundo bat gutxiago eman du etapa betetzen, 18,5 kilometro Neuchatelen. Iazko sailkapen orokorra ere irabazi zuen Froomek.
Chris Froome eta Simon Spilak oso berdinduta heldu dira erlojupekora, minutu bateko aldearekin eslovakiarraren alde. Lasterketan, aldiz, 29 segundo atera dizkio Sky taldekoak aurkariari, eta argi utzi du nagusi izan dela.
Froomek Omango Itzulia irabazi du aurten, baina ez du denboraldi ona izan momentu horretatik aurrera: ez zuen Tirreno-Adriaticora joan bizkarreko arazoengatik, eta ez zuen Liege-Bastogne-Liege infekzio batengatik. Romandiako garaipena ondo datorkio Frantziako Tourrari begira.
Aurtengo podiuma iazko bera izan da: Froome, Spilak eta Rui Costa (Lampre-Merida). Beñat Intxausti seigarren geratu da, 1' 52''-ra, eta Ion Izagirre, zortzigarren, 2' 07''-ra.
SAILKAPEN OROKORRA
</p>