Dauphine Libere
Beñat Intxaustik lasterketa utzi behar izan du
Erredakzioa
Hirugarren etapan erori, eta Dauphine Libere utzi behar izan du bizkaitarrak. Lepoan min handia omen du.
Dauphine Libereko hirugarren etapako 60. kilometroan erorketa bat izan zen, bertan Beñat Intxausti (Movistar), Szmyd (Movistar) eta Nizzolo (Trek) txirrindulariak egon ziren inplikatuta.
Eskuin lepoan du mina bizkaitarrak eta nahiz eta Intxaustik lasterketan jarraitu nahi azkenean ezin izan du.