Itxi

Dauphine

Bakelantsek irabazi du etapa; Froomek, erorita, lider jarraitzen du

Erredakzioa

Helmugatik 10 kilometrotara, Sky taldeko britainiarrak kontrola galdu du eta lurrera joan da, baina tropelak itxaron egin du.

Jan Bakelantsek (Omega Pharma-Quick step) Dauphineko seigarren etapa irabazi du, Grenoble eta Posiy artean. Belgikakoa Lieuwe Westrari (Astana) gailendu zaio helmugan. Atzetik, 24 segundora, Zdenek Stybar (Omega Pharma-Quick Step) azkarrena izan den taldetxo bat heldu da.

Chris Froomek (Sky) lider jarraitzen du, baina helmugatik 10 kilometrora jausi da: "Ez dakit zer gertatu den, baina errepidea ez zegoen egoerarik onenean. Oztopo batekin egingo nuen topo, eta bizikletaren kontrola galdu dut".

Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Vincenzo Nibalik (Astana) tropela geldiarazi zuten, liderra itxaroteko. "Eskerrak eman nahi dizkiet txirrindulariei keinuagatik", esan du Froomek.

6. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Albisteak (3)