Suitzako Itzulia
Peter Saganek abisua eman du Heidenen
Mikel Dominguez
Cannondale taldeko eslovakiarrak hirugarren etapako esprinta irabazi du. Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) ere aurrean heldu zen, eta horrenbestez, sailkapen orokorreko lidertzari eutsi dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Peter Saganek (Cannondale) Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa irabazi du, Heidenen, 3,5 kilometroko aldapa batean, %5,6 batez besteko pendizarekin. Eslovakiarra talde handiko azkarrena izan da, Michael Albasiniri (Orica-GreenEdge) azken bihurgune estuan gailenduta. Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step), aurrean, liderraren maillota mandendu du, baina Saganek abisua eman du sailkapen orokorrari begira.
Steve Kruijswijkek (Belkin) eta Martin Kohlerrek (BMC) eguneko ihesaldia osatu dute. Helmugatik 70 kilometrora harrapatu dute. Gero, beste talde batek hartu du protagonismoa, tropelari minutu baterainoko aldea sartuta. Nino Schurter (Orica-GreenEdge), Laurtent Didier (Trek), Marcel Wyss (IAM Cycling), Bjorn Thurau (Europcar), Valerio Agnoli (Astana) eta Tosh van der Sande (Lotto-Belisol) egon dira aurreko taldean, aldizka.
Heidenera bidean, Omega Pharma-Quick Stepen lanak liderraren alde, FDJrenak Thibaut Pinoten alde eta Garmin-Sharpenak Tom Jelte Slagterren alde, ihesaldiarekin bukatu dute. Sky ere lanean egon da, baina Bradley Wiggins ia bi minutu eta erdira helmugaratu da. Sergio Luis Henao, aldiz, hirugarren izan da, Sagan eta Albasinirengandik hurbil, lau hilabetez geldituta egon ostean.
Peter Saganen bederatzigarren garaipena da Suitzako Itzulian. Frank Schleck (Trek) eta Domenico Pozzovivok (Ag2r) lasterketa utzi dute.
3. ETAPAKO LASTERKETA
</p>