Larunbatean, zuzenean
Valverde eta Purito, Donostiako Klasikoa irabazteko faboritoen artean
Erredakzioa
Aurtengo edizioak ibilbide gogorra izango du, berrikuntza batekin: bigarren mailako mendate bat igo beharko dute azken kilometroetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Alejandro Valverde (Movistar) dira Donostiako Klasikoa iraabzteko favorito nagusietariko bi. Lasterketa UCI Pro Tourrerako baliagarria da eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek (larunbatean, 14:40etatik aurrera).
Bi txirrindulariek ondo ezagutzen dute lasterketa: Valverdek 2008an irabazi zuen, eta 'Purito', berriz, bigarren izan zen 2005ean. Philippe Gilber eta Peter Sagan ere kontuan izateko parte-hartzaileak dira.
Aurreikuspenen arabera, Frantziako Tourrean aritu direnak, Valverde bera, aurreko postuetan ibili beharko lukete.
Ibilbide gogorra
Aurten, antolatzaileek ibilbide gogorra prestatu dute, berrikuntza batekin: txirrindulariek bigarren mailako mendate bat igo beharko dute azken kilometroetan. Horrek, teorian, mesede egin diezaioke 'Purito'ri.
Historikoki, Jaizkibelen egin ohi da galbaea tropelean, baina aurten gorako aldapa helmugan bertan izango dute, % 20rainoko maldekin.
Induraini omenaldia
Miguel Indurainen garaipenaren 25. urteurrena dela aprobetxatuta, lasterketak omenaldia egingo dio nafarrari, bai irteeran eta bai ibilbidea zehar.