Itxi

Burgoseko Itzulia

Etapa garaipena eta lidergoa, Nairo Quintanarentzat

Erredakzioa

Kolonbiarra sendo aritu da Neilako urmaeletan, eta bigarrenez jarraian gailendu da bertan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarra Burgoseko Itzuliko liderra da, ostiral honetan hirugarren etapa, etapa nagusia, irabazita. 170 kilometro egin dituzte, Comunero de Revenga eta Neilako Urmaelen artean.

Aurtengo Giroko irabazleak erasoa jo du azken kilometroetan eta bakar-bakarrik iritsi da Neilako helmugara. Dani Moreno sei segundora sartu da, eta Mikel Landa 10 segundora.

Movistar taldeak lan ona egin du hegoamerikarraren mesederako, azken igoeran bakarrik utzi duten arren. Hala ere, Quintana aurkari guztiak baino gehiago izan da eta berak eraman du garaipena.

Sailkapen nagusian segundo bateko aldea ateratzen dio Dani Morenori, asteburuko bi etapen faltan. Igandean erlojupekoa korrituko dute.

3. etapa:
1. Nairo Quintana (Movistar Team) 4:27:34
2. Dani Moreno (Katusha) + 6
3. Mikel Landa (Astana) + 10
4. David Arroyo (Caja Rural-RGA) + 19
5. Janez Brajkovic (Astana) + 35
6. Paolo Tiralongo (Astana) + 41
7. Matteo Rabottini (Neri Sottoli) + 46
8. Valerio Agnoli (Astana) + 48
9. Pello Bilbao (Caja Rural-RGA) + 58
10. Sergio Pardilla (MTN-Qhubeka) + 1:07
11. Daan Oliver (Giant-Shimano) + 1:34
12. Amets Txurruka (Caja Rural-RGA) + 1:40
13. Igor Antón (Movistar Team) + 1:44
14. Alberto Losada (Katusha) d.b.
15. Johann Tschopp (IAM) + 1:54

Sailkapen nagusia:
1. Nairo Quintana (Movistar Team) 11:30:59
2. Dani Moreno (Katusha) + 1
3. David Arroyo (Caja Rural-RGA) + 37
4. Janez Brajovic (Astana) + 46
5. Valerio Agnoli (Astana) + 52
6. Paolo Tiralongo (Astana) + 59
7. Matteo Rabottini (Neri Sottoli) + 1:04
8. Pello Bilbao (Caja Rural-RGA) + 1:09
9. Sergio Pardilla (MTN-Qhubeka) +a 1:13
10. Daan Oliver (Giant-Shimano) + 1:34

Albisteak (2)

Bideoak (1)