Eneco Tour
Etapa garaipenak lidergoa eman dio Tim Wellensi
Erredakzioa
Belgikarrak bere lehen garaipena lortu du profesionaletan eta zazpi segundoko aldea du Tim Dumoulin aurreko liderrarekin. Igandean azken etapa korrituko dute.
Tim Wellens belgikarra Eneco Tourreko lider berria da, seigarren etapan gailenduta. Guztira, 173 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Heerlen udalerri holandarraren eta Aywaille belgikarraren artean.
Wellensen lehen garaipena da profesionaletan. Lars Boom holandarra bigarren izan da, irabazlearengandik 50 segundora.
23 urteko txirindulariak etekina atera dio Tom Dumoulinek eta Lars Boomek emandako aukerari, izan ere, bi faboritoak elkarri begira izan dira jardunaldi osoan eta Wellensek egoera ondo aprobetxatu du erasoa jo eta aurrera egiteko.
Igandean azken etapa jokatuko dute, 183 kilometrokoa, Riemst eta Sittard Geleen artean.
6. etapa Heerlen-La Redoute 174 km.
1. Tim Wellens (Lotto-Belisol)
2. Lars Boom (Belkin) + 50
3. Greg van Avermaet (BMC) a 52
4. Tom Dumoulin (Giant-Shimano) d.b.
5. Geraint Thomas (Sky) + 56
6. Andriy Grivko (Astana) + 58
7. Jelle Vanendert (Lotto-Belisol) + 59
8. Niki Terpstra (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
9. Philippe Gilbert (BMC) d.b.
10. Marco Marcato (Cannondale) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Tim Wellens (Lotto-Belisol) 21:03:07
2. Lars Boom (Belkin) + 7
3. Tom Dumoulin (Giant-Shimano) + 13
4. Andriy Grivko (Astana) + 33
5. Greg van Avermaet (BMC) + 34
6. Geraint Thomas (Sky) + 38
7. Niki Terpstra (Omega Pharma-Quick Step) + 45
8. Philippe Gilbert (BMC) + 48
9. Jens Keukeleire (Orica-GreenEdge) + 56
10. Sebastian Langeveld (Garmin-Sharp) + 1:04