Azken etapa
Nairo Quintanak irabazi du Burgoseko Itzulia
Saramotinsek irabazi du azken erlojupekoa. Dani Morenok Quintanak baino hiru segundo gehiago behar izan ditu, eta bigarren bukatu du. Eskadi Fundazioak agur esan dio txirrindularitza profesionalari.
Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarrak irabazi du 2014ko Burgoseko Itzulia eta Aleksejs Saramotins (IAM) letoniarrak lortu du garaipena azken etapako erlojupekoan. Daniel Morenok (Katusha) bosgarren denbora onena egin du, baina garaileak lau segundo atera dizkio, eta Quintanak hiru segundo sartu dizkio. Ondorioz, Moreno sailkapen nagusiko bigarren postuarekin konformatu behar izan da.
Saramotinsek 14 minutu eta 48 segundo behar izan ditu Aranda de Dueron egin den 12,5 kilometroko ibilbidea betetzeko. Nairo Quintanak, ordea, segundo bat gehiago behar izan du, eta bigarren amaitu du etapa.
Euskadi Fundazioaren agurra
Burgoseko Itzuliak amaitzearekin batera, Euskadi Fundazioak agur esan dio txirrindularitza profesionalari. Hauxe izan da Euskal talde kontinentalak parte hartu duen zirkuitu profesionaleko azken lasterketa.
Bosgarren etapako sailkapena:
1. Aleksejs Saramotins (IAM) 14:48
2. Nairo Quintana (Movistar Team) + 1"
3. Imanol Erviti (Movistar Team) + 2"
4. Chad Haga (Giant-Shimano) + 3"
5. Dani Moreno (Movistar Team) + 4"
6. Ruben Plaza (Movistar Team) + 5"
7. Ilnur Zakarin (Rusvelo) + 7"
8. Damien Gaudin (AG2R La Mondiale) + 8"
9. Artem Ovechkin (Rusvelo) d.b.
10. Janez Brajkovic (Astana) + 10"
Sailkapen nagusia:
1. Nairo Quintana (Movistar Team) 15:07:09
2. Dani Moreno (Katusha) + 3"
3. Janez Brajkovic (Astana) + 55"
4. Matteo Rabottini (Neri Sottoli) + 1:32
5. Sergio Pardilla (MTN-Qhubeka) + 1:35
6. Pello Bilbao (Caja Rural-RGA) + 1:40
7. Valerio Agnoli (Astana) + 1:41
8. Daan Olivier (Giant-Shimano) + 1:57
9. Paolo Tiralongo (Astana) +1:58
10. David Arroyo (Caja Rural-RGA) + 1:59