1. etapa
Luka Mezgec, Pekingo Tourraren aurreneko liderra
Erredakzioa
Giant taldeko esloveniarra Caleb Ewanen eta Tyler Farraren aurretik nagusitu da.
Luka Mezgec (Giant) txirrindulari esloveniarrak irabazi du Pekingo Tourraren lehen etapa (167 kilometro, Chongli eta Zhangjiakou artean). Caleb Ewan (Orica) eta Garmineko Tyler Farrar sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.
Hiru txirrindularik osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina tropelak helmugarako 25 kilometroren faltan harrapatu ditu eta Mezgec nagusitu da.
Larunbatean bigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 147,5 kilometro izango ditu, Chong Li eta Yanqing artean. Txirrindulariek hirugarren mailako bi mendate gainditu beharko dituzte.
Lehen etaparen sailkapena:
1. Luka Mezgec (Esl/Giant) 4h22:58.
2. Caleb Ewan (Aus/Orica) m.t.
3. Tyler Farrar (EEUU/Garmin) m.t.
4. Sacha Modolo (Ita/Lampre) m.t.
5. Nikolas Maes (Bel/Omega Pharma-Quick-Step) m.t.