Proiektua gauzatu da
Euskal txirrindularitza-talde kontinentala aterako dute
Erredakzioa
Jon Odriozolak zuzenduko du taldea. Datozen egunetan prentsaurrekoa emango dute horren berri emateko.
Arratiako Ziklista Elkarteak eta Murias enpresak euskal txirrindularitza-talde kontinentala aterako dutela iragarri dute ostegun goizean.
Proiektuaren inguruko xehetasun gutxi eman dituzte, baina Jon Odriozolak izango du taldea zuzentzeko ardura.
Datozen egunetan prentsaurrekoa emango dute horren berri emateko.