Tour Down Under, 4. etapa
Von Hoffek garaipena eraman du, amaiera gorabeheratsu batean
Erredakzioa
Rohan Dennisek sailkapen nagusko lehen postuan jarraitzean du. Cadel Evans taldekidea zazpi segundora dauka.
Steele Von Hoff txirrindulari australiarrak irabazi du Tour Down Under lasterketako laugarren etapa. Tropelak 144,5 kilometro egin ditu Glenelg eta Mount Barker artean. Rohan Dennisek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Von Hoff azkarrena izan da esprinterrentzako aproposa den iritsieran. Hala ere, azken 150 metroetan eroriko handia izan da. Daryl Impey (Orica-GreenEdge) hegoafrikarra eta Wouter Wippert (Drapac) holandarra bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
Gauzak horrela, Rohan Dennisek lasterketako lider jarraitzen du eta Cadel Evans taldekidea bigarren da, zazpi segundora. Larunbatean bosgarren etapa jokatuko dute, erabakigarria, helmuga Wilunga Hillen baitago.
"600">