Sant Luiseko Tourra
Dani Diezek lidergoa sendotu du, Amagon irabazita
ERREDAKZIOA
Diazek bakarrean egin zuen eraso helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta Magno Nazaret brasildarrari 35 segunduko aldea atera zion.
Daniel Diaz (Funvic) argentinarra nagusitu da Sant Luiseko Tourraren 4. etapa. Villa Mercedes eta Alto Amagoren artean aritu ziren lehia bizian, hain zuzen ere, 142,5 kilometroko ibilbidean.
Diazek bakarrean egin zuen eraso helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta Magno Nazaret brasildarrari (Fuvic) eta Rodolfo Torres kolombiarrari (Kolombiako selekzioa) 35 segunduko aldea atera zion. Eta bitartean, Nairo Quintana (Movistar) faboritoa laugarren postua lortu zuen.