Qatarreko Itzulia (6. etapa)
Terpstrak, sailkapen nagusia; Bennettek, azken etapa
Erredakzioa
Azken etapa zirkuito batean egin dute, eta eguneko ihesladian sartu direnek ez dute aparteko alderik zabaltzea lortu.
Sam Bennettek (Bora-Argon) irabazi du Qatarreko Itzuliko seigarren eta azken etapa. Niki Terpstra, berriz, sailkapen nagusian gailendu da. Bitxikeria moduan, Bennet azkena izan zen osteguneko etapan. Ostiralean, aldiz, berak egin du denborarik onena.
Azken etapa, Sealine Beach hoteletik atera da. 56 kilometro egin dituzte, sei kilometroko zirkuitu bati hamar itzuli emanda, Doha Cornicheko helmugara iritsi arte.
Zirkuitu batean korrituta, eguneko ihesladian sartu direnek ez dute apartekoa alderik zabaldu, talde gehienak esprinta nahi izan dutelako.