Itxi

Bigarren sektorea

Javi Moreno, erlojupekoan nagusi eta Contador da lider berria

Erredakzioa

Beñat Intxausti eta Gorka Izagirre seigarren eta zazpigarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Javi Morenok irabazi du Andaluziako Itzuliaren bigarren sektorea, Coria del Rion (Sevilla) jokatutako 8,2 kilometroko erlojupekoa. Movistar taldeko txirrindulariaren atzetik, Wilco Kelderman eta Jerome Coppel sailkatu dira. Beñat Intxausti eta Gorka Izagirre seigarren eta zazpigarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Alberto Contadorrek laugarren bukatu du eta bera da probako líder berria. Sailkapen nagusian, Bob Jungels dago bigarren eta Intxausti bizkaitarra hirugarren.

Erlojupekoaren sailkapena:

1. Javi Moreno (Movistar Team) 9:51
2. Wilco Kelderman (LottoNL-Jumbo) 2
3. Jerome Coppel (IAM) 4
4. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) 6
5. Bob Jungels (Trek Factory Racing) d.b.
6. Beñat Intxausti (Movistar Team) 7
7. Gorka Izagirre (Movistar Team) 11
8. Jerome Pineau (IAM) d.b.
9. Vasil Kiryienka (Sky) 13
10. Chris Froome (Sky) 14

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) 3:11:43
2. Bob Jungels (Trek Factory Racing) d.b.
3. Beñat Intxausti (Movistar Team) 1
4. Chris Froome (Sky) 8
5. Sylvain Chavanel (IAM) d.b.
6. Peter Kennaugh (Sky) 12
7. Ivan Basso (Tinkoff-Saxo) 17
8. Edward Theuns (Topsport Vlaanderen) 18
9. John Degenkolb (Giant-Alpecin) 20
10. Michael Valgren Andersen (Tinkoff-Saxo) d.b.

Pim Ligthartek irabazi du lehen sektorea

Bideoak (1)