Itxi

Omaneko Tourra (4. etapa)

Rafa Valls Green Mountainen gailendu eta lider berria da

Erredakzioa

Cancellara orain arteko liderrak igoeraren lehen metroetan atzean geratu da. Larunbatean lasterketa erabakita geratuko da, Bousher El Amerat mendate zaila lau aldiz igota.

Tropela, azken igoeran. Efe.

Rafa Vallsek (Lampre Merida) erakustaldia eman eta Omaneko Tourreko laugarren etapa irabazi du. Ibilbidea Green Mountain mendatean amaitu da (1.235 metro), eta azken 5,7 kilometroetan % 10,5eko aldapa igo behar izan dute. Irabazleak Tejay van Garderen lehiakorra eta faborito guztiak gainditu ditu.

Cancellara liderra igoerako lehen metroetan atzean geratu da, eta Nibali izan da lehen erasoa jo duena. Hala ere, italiarra ere atzean gelditu da BMC taldeak jarritako erritmoari jarraitu ezinda. Van Garderenen erasoa etorri da gero, Valls berarekin batera joan da, eta azkenean espainiarrak eraman du garaipena.

Larunbatean lasterketa erabakita geratuko da, Bousher El Amerat mendate zaila lau aldiz igota.

 

Albisteak (4)