Paris - Niza, 4. etapa
Richie Portek irabazi du etapa nagusia, Kwiatkowski da lider berria
Erredakzioa
Porte Geraint Thomas taldekide britainiarrarekin batera sartu da helmugan. Kwiatkowski poloniarra, aldiz, hirugarren izan da. Beñat Intxausti erretiratu egin da, katarroak jota.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Richi Porte (Sky) australiarra gailendu da Paris-Niza lastreketa laugarren etapan. 204 kilometro egin dituzte Varennes-sur-Allier eta Croix-de-Chaubouret artean. Porte Geraint Thomas taldekidearekin batera sartu da helmugan. Kwiatkowski ondoren sartu da, eta liderraren maillota jantzi du.
Portek eta Thomasek helmugarako erasoa jo dute 1,5 kilometrora, Sky taldearen nagusitasuna agerian utzita. Helmugan hirugarren sartu da Michal Kwiatkowski munduko txapelduna. Poloniarra lasterketako liderra da orain, segundo bateko aldearekin.
Beñat Intxaustik, aldiz, lasterketa utzo behar izan du, katarroak jota.
Ostiralean bosgarren etapa korrituko dute; 192 kilometros Saint-Etienne eta Rasteau artean.