Behin behinean
Bjarne Riis, Tinkoff Saxoko kirol zuzendaritzatik kanpo
Erredakzioa
Taldeak ukatu duen arren, denboraldi hasiera eskasa omen da Riis baztertzeko arrazoi nagusia.
Oleg Tinkov Tinkoff Saxoko jabeak taldeko kirol zuzendaritzatik kendu du Bjarne Riis. Taldeak ukatu duen arren, denboraldi hasiera eskasa omen da Riis baztertzeko arrazoi nagusia.
Bi garaipen baino ez ditu lortu orain arte Tinkoff-Saxok, bat Contadorrekin eta Saganekin bestea, eta horrek Oleg Tinkov taldearen jabearen haserrea eragin omen du.
"Ez da behin betiko erabakirik hartu, eta hartuz gero une egokian jakinaraziko dira", dio Tinkoff Saxoken oharrak.