Itxi

Kataluniako Itzulia, 2. etapa

Valverdek irabazi du Oloteko esprinta

Erredakzioa

Rojas eta Elmiger bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren. Paterskik lidergoari eutsi dio

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Kataluniako Itzuliko bigarren etapa (191,8 kilometro Mataro eta Olot artean). Esprintean nagusitu da txirrindulari espainiarra eta, gainera, hamar segundoko saria eskuratu du. Rojas eta Elmiger bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Lluis Mas (Caja Rural-RGA), Sam Bewley (Orica-GreenEdge), Tom Stamsnijder (Giant-Alpecin) eta Tsgabu Grmay (Lampre-Merida) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia. Tropelak helmugarako 15 kilometroren faltan harrapatu ditu.

Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Paterskik lidergoari eutsi dio. Rolland lau segundora dago eta De Clercq zortzira.

Bigarren etapa:

1. Alejandro Valverde (ESP/MOVISTAR) 5h02:29.
2. José Joaquín Rojas (ESP/MOVISTAR) d.b.
3. Martin Elmiger (SUI/IAM Cycling) d.b.
4. Jonathan Hivert (FRA/Bretagne) d.b.
5. Wilco Kelderman (HOL/LottoNL-Jumbo) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Maciej Paterski (POL/CCC Sprandi-Polkowice) 9h36:20.
2. Pierre Rolland (FRA/Team Europcar) 4.
3. Bart de Clercq (BEL/Lotto-Soudal) 8.
4. Alejandro Valverde (ESP/MOVISTAR) 2:40.
5. José Joaquín Rojas (ESP/MOVISTAR) 2:44.

Albisteak (1)

Bideoak (1)