Kataluniako Itzulia, 4. etapa
Van Garderen garaile La Molinan; De Clercq, lider
Erredakzioa
Alberto Contador hirugarren sartu da, zortzi segundora. Pierre Eolland orain arteko liderra atzean geratu da LaMolinako igoeran.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tejay Van Garderen estatubatuarrak (BMC) irabazi du Kataluniako Itzuliko etapa naguisia. Txirrindulariek 188 kilometro egin dituzte Tona eta La Molina artean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira, Bart De Clerq (Lotto-Soudal) da sailkapen nagusiko lider berria.
Van Garderenek iazko etapa nagusian ere gailendu zen, eta aurten helmugarako lau kilometroren faltan erasoa jo du. La Molina bakar-bakarrik igo du, Richie Porte australiarra (Sky) eta Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) atzean utzita. Hiru eta zortzi segundo atera dizkie, hurrenez hurren.
Gauzak horrela, Bart De Clercq sailkapen nagusiko lehen postuan da orain, Pierre Rolland frantziarrari (Europcar) lekua kenduta. Rolland atzean geratu da azkenengo igoeran.
Belgikarrak 21 segundoko aldea dauka Richie Porterekin, eta 28koa Alberto Contadorrekin.