Maiatzaren 9an hasiko da
Contadorren ustez, Porte izango da aurkari nagusia Italiako Giroan
Agentziak | Erredakzioa
"Gustura nago denboraldiko lehen zatian egindakoarekin. Froomek, Quintanak, Nibalik eta laurok ez dugu aparteko ezer egin. Inor ez da egon besteen gainetik", esan du madrildarrak.
Alberto Contador "konfiantzarekin" da Italiako Giroari begira. Italiako lasterketa denboraldiko lehen helburu nagusia da madrildarrarentzat, eta, bere ustez, Richie Porte australiarra izango du aurkari nagusi, Rigoberto Uran kolonbiarra baztertu barik.
"Girora konfiantza handiarekin noa. Giroa eta Tourra lehiatzea erabaki nuenean, argi neukan prestaketaren etapa guztiak zaindu behar nituela. Bi lasterketa horiek kontuan izanda, gainontzeak apur bat baztertzea erabaki nuen", adierazi du Pintoko txirrindulariak L’Equipe aldizkariari egindako elkarrizketan.
"Uste dut Giroko benetako lehia 14. etapatik aurrera hasiko dela, erlojuaren kontrakoan. Sailkapen nagusia hor hasiko da bejnetako itxura hartzen", esan du Contadorrek maiatzaren 9an hasiko den lasterketaren inguruan.
Aurkariei dagokienez, madrildarrak Richie Porte aipatu du: "Izugarri aritu da lasterketa guztietan, denboraldi hasieratik" eta "oso irudi ona eman du".
Denboraldi hasiera makala
Contadorrek garrantzia kendu dio denboraldi hasierako emaitza faltari, eta egoera prestaketa "linealari" egotzi dio, izan ere, "neguan lan gutxiago" egin du "sasoiari eusteko".
"Orotara gustura nago denboraldiko lehen zatian egindako lanarekin. Froomek, Quintanak, Nibalik eta laurok ez dugu aparteko ezer egin. Inor ez da egon besteen gainetik", esan du madrildarrak.
u madrildarrak.