Itxi

Romandiako Itzulia, 4. etapa

Küng gazteak irabazi du etapa; Albasini, lider

Agentziak | Erredakzioa

Larunbatean mendiko etapa lehiatuko dute. Etapa horretatik eta igandeko erlojuaren kontrakotik aterako da aurtengo edizioko irabazlea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Stefan Küng BMC taldeko txirrindulari suitzarrak irabazi du Romandiako Itzuliko laugarren etapa. Guztira, 169,8 kilometro egin dituzte La Neuveville eta Fribourg artean. Euria izan da jardunaldiko protagonistetako bat. Albasinik lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Bert-Jan Lindeman (Lotto-Jumbo), Pavel Kochetkov (Katusha) eta Jan Bakelants (AG2R) iheskideei gailendu zaie helmugan Küng gaztea.

Tropel nagusiak abiadura handitu du azken kilometroaetan Tony Martinen eta Julian Alaphilipperen erasoei erantzuteko. Hala ere, iheslariek aldeari eustea lortu dute helmugara iritsi arte.

Larunbatean mendiko etapa lehiatuko dute. Etapa horretatik eta igandeko erlojuaren kontrakotik aterako da aurtengo edizioko irabazlea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)