Romandiako Itzulia, 6.etapa
ROMANDIA | Martin nagusi erlojupekoan; Zakarin, sailkapen nagusian
Agentziak | Erredakzioa
Martin (Etixx-Quick Step) azkarrena izan da Lausana inguruan egindako 17 kilometroko ibilbidean (23:17). Simon Spilak poloniarra bigarren izan da, 11 segundora.
Ilnur Zakarin Katusha taldeko errusiarrak irabazi du 2015eko Romandiako Itzulia. Zakarin hirugarren izan da azken eguneko erlojupekoan, Tony Martinen eta Simon Spilaken atzetik.
Zakarinek larunbatean lortu zuen sailkapen nagusiko lehen postuan jartzea, etapa nagusian bigarren izan ostean. Katusha taldekoak ondo babestu du bere postua azken eguneko erlojuaren kontrako saioan.
Tony Martin (Etixx-Quick Step) izan da azkarrena Lausana inguruan egindako 17 kilometroko ibilbidean (23:17). Simon Spilak poloniarra bigarren izan da, 11 segundora.